Regar Desiertos/Basamortuak Ureztatu



Se acercan las 9 de la mañana, el día se anuncia largo una vez más, hoy tenemos dos sesiones de mate seguidas. Otro día más viendo cómo las miradas se intentan escapar por las ventanas, un aula con tantas fábricas de suspiros como pupitres verdes. Se aburren, no conseguimos llegar a muchos de ell@s. Me suelo preguntar si mis compañeros sienten la misma impotencia que yo, si sentiría alguna diferencia retrocediendo 30 años. …

Como todas las mañanas, me acerco al colegio y me siento en mi silla. Por la ventana el día amanece precioso. Dan ganas de dar la clase en la calle, pero no va a ser el posible; el centro no lo permite. ¡Cuántas cosas se podrían aprender esa mañana en la calle de mi materia! Pero no, hoy toca continuar con el tema 6, otro de los temas que ya se dio el año anterior, ¿por qué siempre se repite lo mismo?


Suena el timbre, es la hora. Hay bullicio en el pasillo, caras de sueño y algún que otro despistado. Entro en la clase en donde mis alumn@s esperan contándose las novedades del fin de semana. Algunos me saludan, otros apuran hasta que les pido que se sienten y más de uno llega tarde. Les miro, me miran. Pienso en todas las horas que pasamos juntos y en lo poco que sé de sus vidas, más allá de lo que pone en los informes y de lo que he ido averiguando o imaginando a lo largo de estos meses. Les pregunto cómo están, pero no espero una respuesta profunda. Imagino qué pasaría si dedicase la hora a preguntarles por sus sueños, sus metas, sus aficiones, pero por desgracia soy consciente de que no tenemos mucho tiempo; el trimestre pronto acabará y hay que terminar los contenidos de la materia, que  a pesar de que otro año más se vuelven a repetir, parece como si empezásemos de cero. Otra vez más, me vuelvo a preguntar qué sentido tiene que memoricen de nuevo los mismos contenidos, más allá de aprobar los exámenes que nos estipula el centro. 


Somos muchos l@s docentes que percibimos que este sistema está obsoleto. Somos muchos l@s que vemos que las carencias comienzan desde infantil, y se van perpetuando curso tras curso, ciclo tras ciclo y etapa tras etapa. Carencias que tras la Universidad, incluso nosotros mismos sentimos ya que para afrontar las necesidades reales de las aulas hemos tenido que realizar cursos que nos permitan entender y aproximarnos de una forma más adecuada a ellas. 


Hay docentes comprometidos que hacen lo imposible por motivar a sus alumn@s, por sacar lo mejor de ell@s; que se esfuerzan por que cada mañana los contenidos se comprendan y el alumnado sienta que les tienen cerca; que emplean su tiempo en formarse e intentan innovar en las aulas y atender a las diversas características y necesidades de las personas únicas que tienen enfrente cada día. Pero también somos conscientes, porque lo estamos viviendo, de que en muchas ocasiones sienten que no tienen apoyo. Por eso estamos aquí y por eso escribimos estas palabras. Porque el centro educativo Osotu representa esperanza para quienes vivimos la educación asi. Llevamos más de un año acudiendo a las formaciones del profesorado que ofrece la Fundación Osotu Lanbarri, promotora del centro. Tiene claro que quiere contar con un equipo cohesionado, provisto de numerosos recursos y herramientas para utilizar en el aula desde otra perspectiva. Las formaciones están siendo muy enriquecedoras, intensas y productivas, con ponentes de la talla de Javier Bahon, Mar Romera, Angélica Sátiro…Y, a medida que ampliamos conocimiento, más conscientes somos de la necesidad de un centro como Osotu que llegue a abarcar todos los ciclos previos a la Universidad. Un centro en el que podamos acompañar a los alumn@s a través de un modelo de enseñanza que respete sus ritmos, que las acepte y quiera tal y como son, que aproveche sus virtudes para superar sus dificultades y para solucionar problemas y que las convierta en protagonistas de su educación. 

 
En estos cursos nos hemos encontrado decenas de docentes que soñamos con una educación pensada para y por los alumn@s, donde ellos participan activamente y sus ideas y opiniones siempre son escuchadas. Una educación que se basa en el respeto, en la no penalización del error, en el entendimiento de que cada alumn@ es diferente, y que tiene en cuenta el importante papel que juegan las emociones en el proceso de enseñanza-aprendizaje. Una educación fundamentada en los avances de la neurociencia, que  pone en práctica el decreto educativo actual, Heziberri 2020 que fomenta una educación transversal. Sería el primer centro que nazca de 0 poniendo en práctica este marco pedagógico. 

 
Al igual que las familias que sienten su necesidad cubierta con un centro así para sus hij@s, los docentes que nos estamos formando con la Fundación Osotu Lanbarri estamos impacientes por que empiece a caminar en 2018 y sentir que podemos contribuir en sacar lo mejor de cada alumn@, apoyar su desarrollo integral (no solo intelectual), dentro de un proyecto educativo común y con continuidad en todas las etapas hasta la llegada a la Universidad. 

 
Clive Staples Lewis decía que “la tarea del educador moderno no es podar selvas, sino regar los desiertos”. Este es el camino que iniciamos con Osotu.

Autoras: Inés Mena, Miren Agirre. Docentes en formacion con Osotu

 
Basamortuak ureztatu 
 
Goizeko bederatziak dira eta egun luzea daukagu aurretik, gaur matematikako bi saio ditugu jarraian. Beste egun bat non begiradak leihotik ihes egiten saiatuko diren, hasperenez betetako ikasgela bat. Aspertu egiten dira,  ez gara gehiengoengana heltzen. Nire buruari galdetzen diot ea nire lankideek nik sentitzen dudan inpotentzia duten, aldaketarik egongo litzatekeen 30 urte atzera  egingo bagenu.

Goizero bezala eskolara hurbildu eta nire aulkian jesarri naiz. Leihotik egunak argitzen ari du. Saioa kalean emango nuke baina ez da posible izango, eskolak ez du onartzen eta. Zenbat gauza ikasiko lituzkete gaurko klasea kalean izango bagenu! Baina ez, gaur seigarren gaiari ekin behar diogu, iaz landu genuen gai berdinari. Zergatik behin eta berriz berdina errepikatu?

Ordua da eta txirrinak jo du. Zarata dago pasabideetan, lo aurpegiak eta galduta dabilen baten bat. Gelara sartu naiz eta ikasleak asteburuari buruz kontu kontari dabiltza. Batzuek agurtu naute, beste batzuek jesartzeko agindua jaso arte ez dira mugitu ere egin eta beste batzuk, berandu datoz. Begiratu ditut, begiratu naute. Zenbat ordu pasatzen ditugu elkarrekin eta ze gauza gutxi dakizkit beraien kanpoko bizitzari buruz? Informeetan ageri dena eta imajinatu dezakedana besterik ez. Zelan dauden galdetu diet baina ez dut erantzun sakonik espero. Beste mota bateko erantzun bat jasoko nuke euren amets, helburu, zaletasunei buruz galdetuko banie baina zoritxarrez, ez daukagu horretarako astirik. Hiru-hilabetea bukatzear dago eta eduki guztiak landu behar ditugu, nahiz eta betiko berdinak izan. Beste behin nire buruari galdetu egiten diot ea zentzua daukan beste behin ere eduki berdinak ikastea, azterketa gainditzeko soilik balio baitu. 

Irakasle askok pentsatzen dugu hezkuntza sistema zaharkitua dagoela. Asko gara gabeziak Haur Hezkuntzatik ikusten ditugunak eta zikloek eta etapek gora egin ahala gabezi horiek jarraitzen dutela uste dugunak. Unibertsitatea bukatuta ere, ikastetxeetako egoera errealak aurrera eramateko ditugun gabeziak asetzeko, ikastaroak burutu behar izan ditugu.

Ikasleak motibatzeko edozer gauza egiteko gai diren irakasleak aurkitzen ditugu, ikasleen onena ateratzeko gai direnak, ikasleak ezagutzeko ahaleginak egiten dituztenak, goizero edukiak ulertarazten dituztenak eta ikasleei pertsona hurbil baten laguntza dutela adierazten dietenak. Badakigu hezkuntza maila guztietan euren denbora librea formakuntzetan ematen duten irakasleak daudela, berrikuntzak nahi dituztela eta premia guztiei erantzun egokia ematen saiatzen direla. Baina era berean badakigu, ikusten dugu eta, irakasle hauek askotan ez dutela laguntzarik jasotzen. Horregatik gaude hemen eta hau da hitz hauen arrazoia. Osotu hezkuntza zentroak itxaropena ematen digulako urte bete baino gehiago formakuntza jasotzen ari garenoi. Proiektu honek argi dauka lan talde kohesionatu bat nahi duela, eskolara eroateko baliabide eta tresnez hornitua. Formakuntza hauek oso aberasgarriak eta eraginkorrak izaten ari dira, non Javier Bahon, Mar Romera edo Angélica Sátiroren presentziaz gozatzen ari garen. Gure ezagutzak handitzen doazen heinean, Osotu bezalako zentroen beharra  argiago ikusten dugu: Ikasle guztiei laguntza emango dion hezkuntza eskaintzen duen zentro bat, erritmo guztiak errespetatzen dituena, indar-guneak zailtasunak gainditzeko eta arazoak konpontzeko laguntza direla adierazten duena eta ikaslea protagonistatzat hartzen duena.

Ikastaro hauetan ikasle guztiei zuzendutako hezkuntza sistema batetan amesten dugun irakasle taldea bildu gara. Errespetua oinarritzat duen hezkuntza, errorea zigortzat hartzen ez duena, ikasle bakoitza desberdina dela ulertzen duena eta ikaste-irakaste prozesuan emozioek leku garrantzitsua duena. Neurozientzien berrikuntza kontuan izango duena, gaur egungo legeak praktikan jartzen dituena, Heziberri 2020. Marko pedagogiko hau hasieratik ezarriko lukeen lehenengo zentroa izango litzateke Osotu.
 
Eskola honekin euren beharrak asetuta sentitzen dituzten familiek bezala, Osotu Lanbarri Fundazioaren eskutik formakutza jasotzen ari garen irakasleok ere, proiektu hau 2018. urtean loratzen ikusteko irrikitan gaude. Gure ekarpenik onena emango diegu ikasleei daukaten onena atera dezaten, beraien garapen osoan (ez intelektualean bakarrik) hezkuntza proiektu bateratu batean eta Unibertsitate aurreko etapa guztietan.
 
Clive Staples Lewisen hitzetan “hezitzaile modernoaren lana ez da oihanak moztea, basamortuak ureztatzea baino” eta hau da Osotuk hartzen duen bidea.   


Egileak: Ines Mena eta Miren Agirre. Irakasleak 
Itzultzailea: Enara Lopez de Munain