Enseñar desde el cerebro del que aprende / Ikasten duenaren garunetik irakatsi



Jose Antonio Fernandez Bravo, reconocido docente de la enseñanza de las matemáticas, investigador de procesos de enseñanza innovadores y formador del grupo de profesores con los que contará el centro Osotu cuando inicie actividad, hablaba en una de sus ponencias de la importancia de Enseñar desde el cerebro del que aprende. 

En una entrevista para la Revista de Salud y Bienestar Webconsultas , preguntado sobre este tema , detallaba lo que implicaba un modelo educativo basado en esta premisa:

Enseñar desde el cerebro del que aprende es marcar la diferencia de una mirada: entre el que se preocupa por saber cómo se enseña y que los demás aprendan, y la diferente mirada del que quiere saber cómo se aprende, para saber cómo se enseña

Enseñar desde el cerebro del que aprende implica aprovechar los avances neurocientíficos, científicos, pedagógicos, y psicopedagógicos, porque si ya sabemos que se aprende de una determinada manera, y la escuela no respeta los factores que favorecen el aprendizaje, entonces no generamos ningún conocimiento. 

Enseñar desde el cerebro del que aprende es respetar el ‘tú’ que son los alumnos, y no el ‘yo’ que quiero que sean; distinguir las necesidades del que aprende de los deseos del que enseña;  ayudarles a que primero crean en sí mismos, que quieran hacer para descubrir, para obtener conocimiento, para comprender, para conocerse a sí mismos, y para crear, que es el último estado más elevado del ser humano. 

Si tomamos esta frase y la dirigimos a los padres, Enseñar desde el cerebro del que aprende implica escuchar a los hijos, preguntarse por qué hacen lo que hacen y dicen lo que dicen; respetar sus inquietudes, sus intereses… ese descubrimiento natural que no se respeta; dejar de imponer lo hay que hacer, cómo hacerlo, y cuándo hacerlo.

En esta entrevista mencionaba varios aspectos que también me gustaría resaltar:

Escuchar es tener en cuenta al niño, es respetarle, es entender que él no falla de forma intencionada, sino que siempre hay un porqué detrás, que tú como adulto deberás averiguar para encauzarlo y evitar ese error. Esto es lo grande del maestro que escucha.

Se hacen muchas cosas insustanciales, y muy pocas esenciales. Si nos dedicáramos a hacer poco, pero en profundidad, entenderíamos que es mucho más válido para el conocimiento y para el aprendizaje del ser humano, que hacer mucho con una superficialidad enorme. Queremos adelantar mucho, y no profundizamos en nada.

Hay que saber matemáticas, y hay que saberlas bien, pero la matemática es un medio, no es un fin. 
Es decir, ¿qué hago yo con las matemáticas para que tú desarrolles tu pensamiento, qué hago yo con las matemáticas para que tú seas mejor persona, para que crezcas cultural y socialmente? ¿Te planteo actividades del tipo cinco más tres igual a, para que pongas ocho, o te planteo actividades del tipo ocho igual a…, para que pongas 16 dividido por dos, cuatro por dos, dos al cubo, nueve menos uno…? En definitiva, para que comprendas cuántas posibilidades hay.

Un método de enseñanza no es más que un camino; el método ni es bueno ni es malo, no es el objetivo, sino el procedimiento. Lo que marca la diferencia es el maestro, el que aplica el método. 

La Fundación Osotu Lanbarri ha puesto muchísimo empeño en formar a los futuros docentes del centro con los que considera referentes en diversas materias. José Antonio Fernández Bravo es uno de esos valiosos formadores en relación a la didáctica de las matemáticas.

Y sin duda, los recursos que les están aportando a los docentes nos hacen creer cada día mas en la potencialidad del modelo que nos presentan para que nuestros hij@s se desarrollen en toda su plenitud.

Aquí os dejamos la estupenda ponencia a la que hacía referencia mas arriba:
https://goo.gl/A98bhB

Ikasten duenaren garunetik irakatsi

José Antonio Fernández Bravo, matematiken irakaskuntzan aditua, irakaskuntza berritzaileen prozesuetako ikerlaria eta Osotuk edukiko duen irakaslegoaren hezitzailea, hitzaldi batean Ikasten duen pertsonaren garunetik irakastearen garrantziari buruz aritu zen.

Revista de Salud y Bienestar Webconsultas aldizkarian argitaratutako elkarrizketa batean, premisa honetan oinarritutako hezkuntza eredua zertan datzan zehaztu zuen:

Ikasten duenaren garunetik irakastea begiradan desberdintasuna markatzea da, zelan irakasten den eta besteek ikas dezaten arduratzen den pertsonaren artean, eta zelan ikasten den jakin nahi duenaren artean, zelan irakatsi behar den jakiteko. 

Ikasten duenaren garunetik irakasteak dakarrena da aurrerakuntza neurozientifikoez, zientifikoez, pedagokikoez eta psikologikoez baliatzea. Aldez aurretik badakigu modu jakin batean ikasten dela, eta eskolak ez baditu errespetatzen ikaskuntza ahalbidetzen dituen faktoreak, ez dugu ezagutzarik sortuko. 

Ikasten duenaren garunetik irakastea ikasleak diren “haiek” errespetatzea da “nik” haiengan nahi dudana beharrean; ikasten duenaren beharren artean eta irakasten duenaren desioen artean desberdintzea da; lehenengo eurengan konfiantza hartzen laguntzea da; ezagutzak lortzeko, ulertzeko, euren burua ezagutzeko eta sortzeko grina izatea da.

Esaldi hau gurasoei zuzentzen badiegu, Ikasten duenaren garunetik irakasteak dakarrena da seme-alabei modu aktiboan entzutea, egiten dutena zergatik egiten duten eta esaten dutena zergatik esaten duten hausnartzea, euren zaletasun eta jakingurak errespetatzea, aurkikuntza naturalak errespetatzea eta zer, nola eta noiz egin behar den inposatzeari uztea.

Elkarrizketa honetan, gailendu nahi nituzkeen beste gai batzuk ere aipatu zituen:

Entzutea, umea kontuan izatea da, errespetatzea, berak akatsak nahita egiten ez dituela ulertzea, gauza guztien atzean zergati bat dagoela ulertzea eta akatsa ekiditeko helduok zergatia aurkitzeko ardura hartzea. Hau da entzuten duen irakasle batek eduki beharrekoa.

Zentzugabeko gauza asko egiten dira eta zentzudunak diren oso gutxi. Gutxi egingo bagenu baina sakontasunean, ezagutzarako eta ikaskuntzarako baliagarriagoa dela ulertuko genuke. Gainazaletik asko egiten dugu asko aurreratzeko asmoz baina ezertan sakondu barik.

Matematikak ondo ikasi behar dira, ganoraz. Baliabide bat da, ez da helburua. Planteatu beharrekoa zera da: zer egin dezaket nik matematikarekin zure pentsamendua garatzeko? Zer egin dezaket matematikarekin zu pertsona hobea izateko? Zer egin dezaket matematikarekin zu kulturalki eta sozialki hazteko? Zelako ariketak planteatuko dizkizut? Bost gehi hiru bezalakoak zuk zortzi jartzeko? Edo zortzi zenbakia emanda zuk 16 zati bi, lau bider bi, bederatzi ken bat... jartzeko aukera izatea?

Hezkuntza metodoa bide bat besterik ez da; ez da ona ez txarra; eta ez da helburua, prozedura baizik. Desberdintasuna irakasleak berak markatzen du, metodoa aplikatzen duen horrek.

Osotu Lanbarri fundazioak lan gogorra egin du etorkizunean eskola honetako irakasleak izango diren pertsonen heziketan eta José Antonio Fernández Bravo, aipagarria den hezitzaile horietako bat dugu.

Zalantza barik, irakaslegoa jasotzen ari den formakuntza ikusita, gure seme-alabek garatzeko beharrezkoa duten guztia jasoko dute hemen.

Ondorengo helbide honetan, aurretik aipatutakoari buruzko hitzaldia aurkituko duzue.
https://goo.gl/A98bhB