La Educacion del Ser / Izatearen Hezkuntza



Los investigadores pioneros en inteligencia emocional (Daniel Goleman, Peter Salovey, Mayer ) definían la inteligencia emocional abarcando 5 capacidades básicas: la de reconocer las emociones ajenas (empatía), la de conocer las emociones y sentimientos propios (autoconocimiento), la de controlarlos y manejarlos, la de crear una motivación propia (automotivarse) y la de controlar las relaciones personales.

Todas las emociones son necesarias, todas ( no son ni positivas , ni negativas, ni buenas ni malas; son energía vital y neutra) porque son respuestas adaptativas, nos permiten evolucionar. Somos nosotros los que las transformamos. Hay que saber reconocerlas, aceptarlas y encauzarlas de la forma mas beneficiosa, para sacarle el mayor partido al día a día.

Cualquier estímulo que entra en nuestro cerebro, primero desencadena una emoción. Las emociones deciden qué tenemos que hacer y la razón justifica qué hemos hecho.

Y sabéis lo mejor de todo? Que está estudiado que el Coeficiente Intectual es prácticamente inamovible después de los 18 años. Pero el coeficiente emocional (CE) es modificable toda la vida con entrenamiento. Es decir, que si la competencia emocional se entrena, se mejora.
De modo que ayudar a los niños y niñas a desarrollarla en su familia y en el centro educativo es darles fuerza que adaptarse y transformar sus entornos, y debería estar como mínimo al mismo nivel de importancia que las habilidades intelectuales.

Y por qué trabajarla en el centro educativo? Tradicionalmente las emociones han quedado erróneamente relegadas al plano privado. Si como ocurría en anteriores generaciones, la propia vida entrenase a los niños y niñas para ser más fuertes y mas resilentes no sería tan necesario trabajar la competencia emocional en el sistema educativo. Porque la escuela debe encargarse de dotar de herramientas que no se dan de forma natural en la familia y la calle. En su día era el saber, pero hoy en día llevamos el conocimiento en el bolsillo. Tenemos una generación de niños, niñas y adolescentes sobreprotegidos, sobreestimulados, sobreregalados, y muy débiles emocionalmente porque en general los acostumbramos y los preparamos para lo bueno , tratamos de evitarles las caídas y las vivencias negativas, no les entrenamos para la gestión de las pérdidas y fracasos, que sin duda también forman parte de la vida. Parece que tener éxito es de obligado cumplimiento, les acostumbramos al aplauso fácil. Y a poco que el viento venga un poco en contra se derrumban. No está bien visto el fracaso.

La educación del S.XXI debe ser la que se ocupe del ser, no del saber. Y en esto el trabajo intensivo de las emociones en la escuela de forma planificada y profesional será fundamental: darles la cobertura necesaria en su autoconcepto y para usar las emociones en beneficio propio , que sepan elegir la emoción oportuna , en el momento oportuno, con la intensidad oportuna. Que el autoconocimiento les lleve al autocontrol y a la autogestión. Que no tengan miedo a equivocarse ni al fracaso. Que sus potencialidades sean conducidas a buen puerto.

Cada niño y cada niña nace con capacidades ilimitadas e irrepetibles. No hay dos personas iguales, con los mismos potenciales. Y se debería estar atento desde el sistema a las posibilidades creativas , a las habilidades no cognitivas del alumnado, porque el talento es el resultado final del proceso educativo y no el principio.
Es fundamental permitir que el alumnado conecte con su pasión, con su elemento; es necesario que pierdan el miedo al fracaso.

Durante los últimos años muchos centros educativos han decidido dar un paso y trabajar la inteligencia emocional de forma transversal.

La Fundación Osotu Lanbarri ha decidido educar en el mundo de las emociones integrando en su propuesta pedagógica el modelo educativo Educar con 3Cs : capacidades, competencias y corazón, creado por Mar Romera (maestra, pedagoga, psicopedagoga, escritora, experta en inteligencia emocional…), otras de sus referentes y formadora de los futuros docentes del centro.

Invitada por la Fundación, el pasado 23 de marzo tuvimos la oportunidad de
escucharla y de todo lo que comentó me gustaría destacar algunas de las que considero fortalezas del modelo:

Respeto por la persona y por su potencial (no todos aprendemos de la misma forma).
Todo el alumnado con su espacio de desarrollo, siendo protagonista.
Escuchar, preguntar y pensamiento crítico como requisitos del modelo.
Educación con la infancia no para la infancia.
Familia, colegio y docentes trabajando juntos, en la misma dirección.
Potenciación de la curiosidad, hacerlos fuertes desde su propio autoconcepto.

Vaya este post dedicado a ti y a tu trabajo Mar Romera, por empoderar al profesorado y a sus
alumnos y alumnas, por trabajar a favor de una educación que apueste por el aprender a ser frente al aprender a saber.

Gracias también Mar Romera por el rosal que nos regalaste, ¡lo plantaremos en el patio del centro!
Y no nos olvidamos del potente mensaje que nos lanzaste con la leyenda de la Rosa Azul, que nos sirve de inspiración para escribir el siguiente post.

Izatearen Hezkuntza: 

Danel Goleman, Peter Salovey, Mayer eta bestelako ikertzaile aitzindariek adimen emozionala definitzerako orduan, bost esparru zituzten kontuan: besteen emozioak ezagutzeko gaitasuna (enpatia), norberaren emozioa eta sentimenduen ezagutza (auto-ezagutza), hauek kontrolatzea eta kudeatzea, berezko motibazioa sortzea (auto-motibazioa) eta besteekiko harreman pertsonalak kontrolatzea.

Emozio guztiak dira beharrezkoak, denak (ez dira ez positibo ez negatibo, ez txar ez on; behar biziko energia dira) moldatzen diren erantzunak baitira, garatzen laguntzen gaituztenak. Guk geuk aldatzen ditugu. Identifikatzen jakin behar ditugu, onartu eta modurik onuragarrienean bideratu egunerokoan ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Burmuinean eta bizitzan sartzen den edozein estimuluk emozio bat eragiten du lehenengo, emozioek zer egin agintzen dute eta arrazoiak egin dugun hori justifikatzen du.

Ezetz asmatu zer den onena? Ikerkuntzek baieztatzen dutela adimen kozientea (AK) 18 urteetatik aurrera ez dela aldakorra. Baina koziente emozionala (KE) aldiz, bizitza osoan zehar moldatu daiteke horretan landuz gero. Hau da, konpetentzia emozionala lantzen bada, hobetu daiteke.

Guzti hau kontuan hartuta, hezkuntza zentroetan ikasleei euren gaitasun emozionala garatzen laguntzea, ingurunea aldatzeko eta egokitzeko indarra ematea da eta bai familia bai hezkuntza sisteman ere, gaitasun intelektualaren pare egon beharko litzateke.

Zergatik landu beharko litzateke hezkuntza zentroetan? Tradizioz, emozioak alor pribatuan alboratuta egon dira. Adimen emozionala aurreko belaunaldietan bezala kalean landuko balitz eta bizitzak berak umeak indartsuak izateko prestatuko balitu, eskoletan ez litzateke hain beharrezkoa izango. Eskolaren betebeharra kalean eta familietan modu naturalean ematen ez diren gaitasunak lantzea delako. Garai batean jakintza zen eman beharrekoa, baina gaur egun, hori poltsikoan daramagun zerbait da. Ume eta nerabe gainbabestuen belaunaldi bat daukagu aurrean, gehiegi estimulatuak, gehiegi oparituak eta guk txarto ohitzeagatik, emozionalki oso ahulak. Orokorrean, gauza onenetarako bakarrik prestatzen ditugu umeak eta ez diegu irakasten gauza negatiboak zelan kudeatu eta galeren eta porroten aurrean zelan jokatu, eta duda barik, bizitzaren parte dira.

XXI.mendeko hezkuntzak izateaz arduratu behar du, jakiteaz arduratu beharrean. Horretarako, emozioen lanketa sakona modu egituratu eta profesional batean egitea beharrezkoa da: ikasleei beharrezkoak dituzten baliabideak eskaini behar zaizkie euren auto-kontzeptua garatzeko eta emozioen kudeaketa euren onurarako erabiltzen ikasteko, emozio egokia erabiltzen jakiteko, momentu egokian eta maila egokian. Auto-ezagutzak auto-kontrola eta auto-gestioa bultzatu behar du. Huts egiteari eta porrotari ez diote beldurrik eduki behar. Bakoitzaren indarguneek norabide arrakastatsu bat hartu behar dute.

Guztiz balio gabekoa da ume inteligenteak heztea daukaten inteligentzia erabiltzeko gai ez badira.
Ume bakoitza berezko gaitasun errepikaezin eta mugagabe batzuekin jaio da. Ez daude bi pertsona berdin indargune berdinak dituztenak. Hezkuntza sistemak arreta jarri beharko lioke sormenezko jarrerei eta kognitiboak ez diren gaitasunei, talentua hezkuntza prozesuaren hasiera izan ezik prozesuaren emaitza baita.
Oinarrizkoa da ikasle bakoitzak bere pasioarekin edo indargunearekin konektatzea eta porrotari beldurrik ez izatea.

Azken urteotan, hezkuntza zentro askok aurrerapausuak eman dituzte alor honetan eta adimen emozionala zeharka lantzen hasi dira.

Osotu Lanbarrik emozioen munduan heztea erabaki du eta horretarako, proposamen pedagogikoan Mar Romeraren “Educar con 3Cs” eredua ezarri du: gaitasunak (capacidades), konpetentziak (competencias) eta bihotza (corazón).  

Elkarteak gonbidatuta, martxoak 23an Mar Romera irakasle, pedagoga, psikopedagoga, idazle eta adimen emozionalean aditua gurean egon zen. Irakasleei formakuntza eskaintzeaz gain, familiek bera entzuteko aukera eduki genuen. Hona hemen esaugarri aipagarrienak:

Pertsonekiko eta euren indarguneekiko errespetua (guztiok ez dugu modu berean ikasten).
Ikasle guztiak dira protagonista euren garapen eremua kontuan harturik.
Entzutea, galdetzea eta pentsamendu kritikoa ereduaren ezinbesteko baldintzak dira.
Hezkuntza haurtzaroarekin haurtzaroarentzat izan beharrean.
Familia, eskola eta irakasleak lanean bat, norabide berean.
Kuriositatea indartzea, bakoitzaren auto-kontzeptutik pertsona indartsuak garatzen.

Artikulu hau berarentzat eskainia da, irakasle eta ikasleekin egindako lanagatik, izatearen aldeko hezkuntzagatik.