Osotu Eguna: Etor zaitez datorren irailean Osotu zabalduko dela ospatzeko





APEGO elkarteak Osotu eguna antolatu du Ekainaren 17an.
Hau bezalako ikastetxe bat zabaltzeak ospakizuna merezi du, Gueñesen hain zuzen (herriko frontoian).
Hori dela eta, seme- alaben gaitasunak bultzatuko dituen proiektuan sinesten duten gurasoak gonbidatzen ditugu. Ekitaldia 11:30ean hasiko da hainbat jarduerarekin: azoka, Osotu ikastetxearen aurkezpenak, tailerrak, jolasak, bazkaria familiekin, artelanen erakusketa, mokadua… arratsaldeko 19:30ak arte.

Proiektua ezagutzen ez dutenei, ikastetxearen proposamen pedagogiko eta metodologikoaren inguruko aspektu batzuk azpimarratzea gustatuko litzaiguke:

•Ikaslea ikasketa prozesuaren ardatza izango da. Esparru guztietan garapena lortzeko pedagogia aktiboa erabiliko da, ikaslea bere bidean lagunduz. Irakasleriak prozesu zein espazioaren protagonista izateari utziko dio.
•Erronketan oinarritutako ikaskuntza. Egoera errealetan oinarritutako ikaskuntza, ikasleen galderetatik abiatuz.
•Norbanakoaren esparru guztiak lantzera zuzenduta: korporala, soziala, emozionala, intelektuala eta etikoa, modu integratzaile batean; ikuspuntu kritiko, kreatibo eta analitikoa garatu, errespetuzko testuinguru batean.
•Pentsamendu kritikoa, dibergentea eta sormenezkoa sustatuko da.
•Adimen anitzetatik abiatuta, edukien zeharkako lanketa egin.
•Arreta berezia inteligentzia emozionalari eta gaitasun sozialei, norbanakoaren esentzia errespetatuz eta ikasleen arteko estandarizazioak alde batera utziz.
•Akatsa ez da zigortuko, benetako ikaskuntzaren bultzatzaile bezala erabiliko da.
•Hezkuntza ez sexista.
•Inklusiboa.
•Ikastetxe osoa ikaskuntza eremu bezala, gela irekietan lan egingo da eskolako inguruarekin eta komunitatearekin harremana galdu gabe.
•Proiektu humanista eta laikoa.
•Hezkuntza proiektu eleanitza. Ahozko gaitasunari arreta handiena jarriz hiru hizkuntzatan (euskara, ingelera eta gaztelania).
•Hezkuntza gizartearen aldaketa sustatzeko eragile bezala: Pertsona hobeak garatzeko, gaur egun hain garrantzitsuak diren konpetentziak landuz, hala nola, etengabeko ikaskuntza, arazoen konponketa, sormenaren erabilera, komunikazio eraginkorra eta afektiboa garatu, elkarlana landu… Dena dela, hau guztia ez litzateke nahikoa izango ikasleen ingurunean eragin positiboa izaten ez badu, izan ere, ikasleak aldaketa sozialaren eragilea bilakatzea bilatzen da.
•Oro har, paregabeak diren langileak dituen ikastetxea dugu, zeinean bi urtez hezkuntza esparruan hain ezagunak diren Mar Romera, Javier Bahón, Angélica Sátiro, Jose Antonio Fernández Bravo eta beste batzuen eskutik formakuntza jasotzen ibili diren irakasle taldea arituko den. Gainera, etengabeko formakuntza jasoko dute ikastetxe honetan.

Laburbilduz, sormena, ikerkuntza, ekimena, pentsamendu kritikoa, lan kooperatiboa, emozioen kudeaketa eta ikasle bakoitzaren gaitasunak bultzatuko dituen hezkuntza proiektua da hau. Izaten ikasteko, ikasten ikasteko, pentsatzen ikasteko eta elkarbizitzen ikasteko sortua.

Osotu ikastetxea (www.osotu.org) Lehen Hezkuntzako eskaintzarekin hasiko da eta  DBH zein Haur Hezkuntzako zikloak 2019an eta 2020an zabalduko dira. Azkenik, Batxilergoa. Unibertsitate aurretiko etapa guztiak eskainiz, alegia.

Maribel Nuñez-en hitzetan, APEGO elkartearen Presidentea: “Ezina ekinez egina esan ohi da, eta, hemendik gutxira, ez da ukatzerik izango gure ekimenak interes pedagogiko handia duela. Osagai guztiak biltzen ditugu arrakasta izateko: irakasleria ezin prestatuagoa, familia ausartak… Horrela izanik, espero dugu laster izen handikoak bihurtzeaz gain, edozein familia mota gure eskolaren parte izatea. Uste dugu gure proiektuak bai hezkuntza-sisteman, baita ikaslerian ere eragin positiboa izango duela. Nolanahi ere, elkarlanean ibiltzeko prest gaude erakunde ofizialekin zein horretan lagundu nahi duten bestelakoekin.”