¿Quienes somos?

La Asociación de apoyo al proyecto educativo Osotu nace a finales de 2017 impulsada por familias del Norte de Álava y Vizcaya que han conocido este proyecto de educación “alternativa” y a sus promotoras (Fundación Osotu Lanbarri), y desean que este sueño compartido sea una realidad en el curso 2018/19 manteniendo los 3 ciclos para los que hay demanda (Infantil, Primaria y Secundaria), creciendo progresivamente en años sucesivos y así abordar todas las etapas educativas previas a la entrada en la Universidad .

Pero esta causa no queremos reducirla a las familias que serán futuras usuarias del Centro que se abra, sino que consideramos importante crear Comunidad, y abrirla a otras personas y agentes que una vez conocido el proyecto decidan sumarse porque ven su valor diferencial y el impacto tan positivo que puede ejercer tanto en el alumnado como en la localidad donde se ubicará (Güeñes, Comarca de Encartaciones), muy tocada en estos últimos años de crisis económica.

La propia Fundación Osotu Lanbarri cuenta con su pagina, que os aconsejamos visitéis, aunque si que nos gustaría destacar aquí algunos de los aspectos de su propuesta pedagógica y metodológica que a quienes hemos conocido el proyecto nos han convencido.

Propuesta pedagógica y metodológica Osotu

  • Orientada a desarrollar todas las dimensiones del individuo: corporal, social, emocional, intelectual, y espiritual de forma integradora y armónica; desde una perspectiva creativa, crítica y analítica y en un ambiente de respeto y seguridad. 
  • El alumnado en el centro del aprendizaje. Que tenga la oportunidad de potenciarsus fortalezas. Pedagogías activas con las que se le guiará, acompañará y permitirá que se desarrolle en todas sus dimensiones. El profesorado deja de ser el centro del proceso y del espacio.
  • Promoción del  pensamiento crítico, divergente y creativo
  • Abordaje transversal de materias/currículo desde el enfoque de inteligencias múltiples
  • Especial atención a la inteligencia emocional y habilidades sociales, respeto a singularidad, y a las habilidades y talentos de cada uno, evitando la estandarización.
  • No se penaliza el error, sino que sirve como plataforma del verdadero aprendizaje.
  • Todo el centro como un espacio de aprendizaje, con concepto de aula abierta y dinámica sin barreras interiores , en contacto con la vida fuera del aula, la naturaleza y la comunidad.
  • Y todo ello sin inventarse nada, solo basándose en una aproximación que cumpla al  100% con el marco de modelo educativo pedagógico Heziberri 2020, de Gobierno Vasco
  • Educación trilingüe. Con especial atención a la oralidad/oratoria en los 3 idiomas (euskera, inglés, español). 
  • Vocación transformadora: Competencias tan necesarias en el s.XXI como la capacidad de aprender continuamente, de solucionar problemas, de aplicar la creatividad, de comunicarse de forma efectiva, de innovar , de colaborar… no serian suficientes si no somos capaces de que repercuta en la mejora positiva del entorno por parte de los niñ@s, que puedan actuar como agentes de cambio. De este modo, el proyecto trasciende el mero ámbito educativo, para actuar como palanca de regeneración económica, social y medioambiental de la localidad y la comarca que lo acogerá.
  • Dar continuidad a otros centros de pedagogías alternativas innovadoras que finalizan su programación al finalizar primaria y que el alumnado tenga una continuidad hasta su entrada en la Universidad , algo prácticamente único en todo el Estado.  

La experiencia nos dice que centros con modelos educativos análogos al de OSOTU han alcanzado los objetivos curriculares y han superado las pruebas impuestas por los diferentes organismos educativos estatales de forma muy satisfactoria. Por supuesto, competencialmente hablando y también a nivel de contenidos.

¿Te sumas a nuestra Comunidad? 


NORTZUK GARA?

Osotu Hezkuntza Proiektuaren Aldeko Elkartea 2017. urtearen amaieran sortu da Arabako iparraldeko eta Bizkaiko hainbat familiakbultzatuta. Guraso horiek ondo ezagutu dituzte hezkuntza “alternatiboa” eskaintzen duen proiektu hau eta bere sustatzaileak (Osotu Lanbarri Fundazioa). Eta amets hori errealitate bilakatu nahi dute 2018/19. kurtsorako, dagoeneko eskaria dagoen 3 zikloak aurrera ateraz (haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza). Horrela, pixkanaka, ikastetxearen eskaintza handituz, unibertsitate aurretiko etapa guztiak bere gain hartu arte. 

Dena dela, mugimendu hau ez da soilik etorkizunean ikastetxearen parte izango diren familiei begirakoa, Komunitate bat sortzea ere garrantzitsua ikusten dugu eta beste hainbat pertsonak eta eragilek proiektua ezagutzean eta duen kutsu berritzailea ikustean proiektuarekin bat egitea. Hori dena, ikasleriarengan eta ikastetxea kokatuta dagoen herriarengan (Güeñes, Enkarterri) izango duen eragin positiboa ahaztu gabe, noski.

Osotu Lanbarri Fundazioak berezko web-orrialdea dauka, bisitatzea gomendatzen dizueguna. Hala ere, hemen, bere proposamen pedagogikoaren eta metodologikoaren aspektu batzuk adieraztea gustatuko litzaiguke. Proiektua ezagutzen dugunok konbentzitu gaituztenak, hain zuzen:

Osotu Proposamen pedagogikoa eta metodologikoa:
  • Norbanakoaren garapena modu orokorrean lantzera bideratuta dago, dimentsio guztiak kontuan hartuz: korporala, soziala, emozionala, intelektuala eta espirituala; denak bere osotasunean landuz; sormenezkoa, kritikoa eta analitikoa den perspektiba batetik, errespetuzko eta segurtasunezko giro batean.  
  • Ikasleria ikaskuntza prozesuaren ardatza izango da, bakoitzak bere indarguneak sustatzeko aukera izanez. Pedagogia aktiboak erabiliko dira ikasleak gidatzeko, laguntzeko eta garapena esparru guztietan eta era globalean lortzeko. Irakasleria ez da ez prozesuaren, ez espazioaren elementu nagusia izango.
  • Pentsamendu kritikoa, dibergentea eta sormenezko pentsamendua sustatuko dira.
  • Inteligentzia anitzen ikuspuntutik landuko dira bai materiak, baita kurrikuluma ere. Betiere, materialekin lan egitean zeharkako ikuspuntua galdu gabe.
  • Inteligentzia emozionalean eta trebetasun sozialetan arreta berezia jarriko da, norbanakoaren ezaugarriak eta gaitasunak errespetatuz, horiek orokortzen saiatu gabe.
  • Hutsa ez da zigortuko, benetako ikasketa prozesuaren oinarri bezala hartuko da.
  • Ikastetxe osoa ikasketa-espazio bezala hartuko da, gela irekia eta dinamikoa izango da, inolako “hesirik” gabe, ikastetxetik kanpoko bizitzarekin, naturarekin eta komunitatearekin etengabeko kontaktuan.
  • Hau dena ezer asmatu gabe, Eusko Jaurlaritzak sortutako hezkuntza eredu pedagogikoarekin, hain zuzen, Heziberri 2020-arekin %100ean bat egiten duen hurbilketa pedagogiko batean oinarrituta.
  • Hezkuntza hirueleduna. Arreta berezia eskainiko zaio hizkuntza bakoitzean ahozko gaitasunari (euskara, ingelera eta gaztelania).
  • Gauzak eraldatzeko grina. XXI. mendean ezinbesteko konpetentziez gain  (etengabe ikasteko gaitasuna, arazoak konpontzekoa, sormena erabiltzekoa, eraginkortasunez komunikatzekoa, elkarrekin lan egiteko gaitasuna…), honakoa bilatzen dugu:  ikasleak aldaketaren eragile bihurtzea. Hau horrela, proiektu hau hezkuntza esparrutik haratago doa eta kokatuta dagoen herriaren berrikuntzaren bultzatzaile bezala jokatzen du esparru ekonomikoan, sozialean eta ingurugiroan.
  • Pedagogia “alternatiboa” eskaintzen duten beste ikastetxe batzuen jarraipena izan nahi dugu, izan ere, horietako askok lehen hezkuntzan amaitzen dute euren eskaintza. Horrela, ikasleriak ikasketak jarraitu ditzake unibertsitatera ailegatu arte, maila honetan aukera bakarra estatu osoan.  
Esperientziak esaten digu OSOTUk proposatzen duen antzeko eredua duten beste ikastetxe batzuek helburu kurrikularrak lortu dituztela eta Estatuko hezkuntza esparruko hainbat erakundek ezarritako probak gainditu dituztela, oso modu egokian, gainera.Edukien eta konpetentzien esparrua aintzat hartuz, noski.

Gure komunitatearekin bat egin nahi duzu?